XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

16. kapitulua:

BALDINTZA ADIZKIAK

16.0. Sarrera

- Baldintzazko perpausek periodo bikoitza osatu ohi dute:

(1) garaiz etortzen baldin bazara, elkarrekin joango gara mendira/(2) garaiz etortzen bazara, elkarrekin joango gara mendira

- Adibide horietan ikusten denez, batetik baldintza bera daukagu, horretarako baldin ba- (edo ba- bakarrik) eransten diogula adizkiari, eta bestetik, berriz, ondorioa, baldintza betez gero, zer gertatuko den edo zer gerta litekeen adierazten diguna.

Lehenbiziko zatiari, baldintza jartzen duenari alegia, protasia deitzen zaio, eta baldintzaren ondorioari apodosia.

Protasiak eta apodosiak bestelako hurrenkera ere erakuts dezakete:

(3) elkarrekin joango gara mendira, garaiz etortzen bazara